Xedapen gehigarriak

Lehenengoa. Prozedura Zibilaren Legearen 1.429. artikuluaren laugarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

"4. Kanbio-letrak, zor-agiriak eta txekeak, Kanbio-agirien eta txekearen Legean ezarri bezala."

 

Bigarrena. Merkataritza Kodearen 60. artikuluaren bigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da: "Salbuetsita egongo dira kanbio-letrak, zor-agiriak eta txekeak, baita maileguak ere. Horiei dagokienez, Kanbio-agirien eta txekearen Legeak eta Kode honek, hurrenez hurren, horietarako zehatz-mehatz ezarritakoari jarraituko zaio."